Txikipedia:Maria Höfl-Riesch

Maria Höfl-Riesch

Maria Höfl-Riesch Alemanian jaio zen, Garmisch-Partenkirch-en, 1984ko azaroaren 24an. Maria eskiatzaile erretiratu bat da, 2014ko martxoaren 21ean erretiratu zen. Mariak Cerro Castoren entrenatzen du, SC Partenkirchen klubean. Bere ahizpa gaztea, Susanne, ere eskiatzailea da.[1]

Ibilbidea

aldatu

Mariak talentu izugarria izan zuen junior gisa, eta zazpi domina irabazi zituen diziplina guztietan, lau Juniorren Munduko Txapelketan, tartean hiru urrezko domina. Martina Ertl-Renz eta Hilde Gerg-en kirol ibilbidea amaitu zenean, Höfl-Riesch Alemaniako selekzioko emakumezko korrikalari nagusi gisa nabarmendu zen. Lesioek 2005 eta 2006ko denboraldiak moztu zituzten, beraz, 2005eko Munduko Txapelketa eta 2006ko Neguko Olinpiar Jokoak galdu zituen.[2]

Lorpenak

aldatu

Joko olinpikoetan urrezko 3 domina irabazi zituen (4 domina guztira), 2 Munduko txapelketa (5 domina guztira), Munduko kopako txapelketa orokor bat (eta Munduko 5 Kopa diziplina desberdinetan) eta 27 garaipen Eski Alpetarreko munduko kopan (81 podium guztira).[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Maria Höfl-Riesch. 2022-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Maria Höfl-Riesch. 2022-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) Maria Höfl-Riesch. 2022-01-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).