👶 Jaiotza 1938ko azaroaren 30a Caneiru |
💀 Heriotza 2019ko azaroaren 7a Madril |
🔨 Lanbidea biokimikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Margarita Salas Caneron Asturiasen, jaio zen 1938ko azaroaren 30ean, eta Madrilen hil zen 2019ko azaroaren 7an. Kimikari ospetsua izan zen, eta hainbat gauzak ikertu erta aurrerapenak egin ditu (DNA, gaixotasunak...).
Biografia
aldatu1955ean Margaritak, Kimika ikasketak Madrilen hasi zituen. Laster erabakiko zuen bere bizitza ikerketa zientifikoari eskaintzea.
Gurasoek beti oso argi zuten beren seme-alabak unibertsitateko ikasketak egingo zituztela.
Ezkondu eta New Yorken egon ondoren, beste zientzialariek "Eladioren emaztea" bezala zuzendu zioten. Urtetan zehar Espainian diskriminatua izan zen zientzialari gisa emakumea izateagatik soilik. Bikoteak alaba bakarra zuen, Lucia.
Ekarpenak
aldatuBere azterketari esker, DNA nola funtzionatzen duen jakiteko aukera eman digu. Eta hainbat gaixotasun ikertu zituen (aurreraketak eginez).
Bitxikeriak
aldatuPertsona zorrotza zen arren, saria jaso zuenean bere ikasleei jatetxe dotore batera gonbidatu zituen.
Bachen musikatik hasi eta Espainiako literatura modernora arte, kulturarekiko zuen interes zabala agerian utzi zuen.
Margaritak ikerketa zientifikoarekiko grina eta aurkikuntzaren zirrara transmititu zien ikasleei, eta bere ikasle aipagarrienetako bat María Blasco doktorea izan zen.[1]
Sariak
aldatu1958 (erreferenteak)-Familiako afari batean Severo Ochoa ezagutu zuen eta honek Biokimikara bideratu zuen, laster liluratu zion biologiaren adarrera.
1963 (Madrid)-Doktorego tesia bukatu ostean Eladio Viñuelarekin ezkondu zen, zientzialari aparta, bere lana eta maitasuna partekatu zuen berarekin.
1964 (New York)-1964 arte doktorego ondoko lana New Yorkeko Unibertsitatean burutu zuen Severo Ochoaren zuzendaritzapean
1967 (Lehengo ikergeta)-Espainiara itzuli eta CSICeko Ikerketa Biologikoen Zentroan sartu zen, eta han sortu zuen herrialdeko genetika molekularreko lehen ikerketa taldea.
1977 (Bigarren ikerketa)-Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentrora eraman zuen eta bertan bakteriofagoaren birusaren DNA polimerasaren karakterizazioa eta isolamendua egin zuen.
2007 (aitzindaria)-Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu zen lehen emakumea bihurtu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Margarita Salas. 2021-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).