New Yorkeko auzoak: 1.Manhattan, 2.Brooklin, 3.Queens, 4.Bronx eta 5.Staten Island.
Times Square.

New York Estatu Batuetako hiri handiena eta ezagunena da, baina ez da hiriburua. 2016ko datuen arabera 8.537.673 biztanle ditu. New York 1926 urtean fundatu zen.

Deskribapena aldatu

Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean kokaturik dago eta bost auzok osatzen dute hiria: Manhattan, Brooklin, Queens, Bronx eta Staten Island auzoek. Auzorik populatuena Manhattan da eta bertan etxeorratz asko daude. Etxeorratz garaiena Empire State Building da.

New Yorken dena da ezaguna, pelikuletan ikusi dugulako: etxeorratzak, taxi horiak, Central Park, museoak, zoologikoa, Broadway kaleko antzokiak, Times Square, Wall Street eta noski, Askatasunaren Estatua.

Kirolak aldatu

Kirol talde ezagunak daude New Yorken:

  • New York Yankees (beisbola).
  • New York Knicks (saskibaloia).
  • New York Giants (amerikar futbola).

Irudiak aldatu