Filipe II.a 1556tik Espainiako errege izan zen, eta 1580tik Portugalgo errege ere bai, 1598an hil zen arte. Agintari katoliko boteretsu bat izan zen. Errege izan zen bitartean, beste zenbait herrialde europarrekin aurka sartu zen gerran. Lau aldiz ezkondu zen; emazteetako bat Maria I.a Ingalaterrakoa izan zuen.
Filipe 1527ko maiatzaren 21ean jaio zen Valladoliden, Espainian. Karlos V.a enperadorearen eta Elisabet Portugalgoaren semea zen. Aitari esker Filipek Milango Dukerria (1540), Napoliko eta Siziliako erreinuak (1554), eta Herbehereak (1555) eskuratu zituen. Bere aitak 1556an Espainiako tronua utzi zuenean, Felipe II.a Espainiakoa bihurtu zen 1559tik aurrera ez zen Espainiatik irten; hortaz, beste lurraldeetan zeuden bere mendekoek ez zuten inoiz ikusi.
Filipe katoliko jainkotiarra zen. Europako herrialde askotan hedatu zen Erreformarekin ez zegoen ados (Erreforma katolizismoarekin hautsi eta eliza protestanteen sorrera bultzatzen zuen mugimendua izan zen). Bere betebeharra Espainiarentzat munduko boterea lortzea eta katolizismoa berriz ezartzea zela pentsatzen zuen.
Portugal irabazi bazuen ere, ez zuen lortu Herbehereetako matxinada bat geldiaraztea. Filiperen indarrek garaipena lortu zuten Lepantoko guduan 1571ean turkiar otomandarren aurka. 1588an Filipe II.a Ingalaterra konkistatzen ahalegindu zen. Herrialdea erasotzeko Espainiako Armada bidali zuen, 130 ontzik osatutako flota. Porrot egin zuen, ordea.