Txikipedia:Maddi Torre

Maddi Torre Donostia, (1996ko martxoaren 30a) futbolari gipuzkoarra da eta atzelari postuan jokatzen du.

Ibilbidea aldatu

Sopelako Ugeraga taldean hasi zen jokatzen eta ondoren Bizkerren aritu zen. 2011n Athleticen harrobian sartu zen eta handik talde handira egin zuen salto. 2016an talde bilbotarra utzi eta Badajozeko Santa Teresa eta Sevillako Betis taldeetan aritu zen. 2018an Realak fitxatu zuen eta aurreneko denboraldian Erreginaren Kopa eskuratu zuen 2019an.

Taldeak aldatu

Taldeak Urteak
Ugeraga
Bizkerre FT
Athletic B 2011-2016
Athletic 2016
Santa Teresa 2016-2017
Betis 2017-2018
Real Sociedad 2019-

Palmaresa aldatu