Barandiaran eta Altuna Lezetxikiko sarreran.

Lezetxiki Arrasaten dagoen haitzulo edo kobazulo bat da, Udalatx mendiaren inguruan, Gipuzkoan dagoena.

Haitzulo honetan Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu dira. Kobazuloa bera 1927an aurkitu zuten, baina giza arrastoak topatzeko bilaketa garrantzitsuenak 1956 eta 1968 artean egin ziren. Jose Miguel Barandiaran eta Jesus Altuna izeneko ikerlariak izan ziren indusketa hauek egin zituztenak.

Zer aurkitu da bertan? aldatu

 

Aurkikuntza garrantzitsuak egin dira Lezetxikin. Hauek aipagarrienak:

Trena eraikitzeko lanek kalteak eragin dituzte aldatu

Eskualdeko espeleologoek 2023 urte hasieran salatu zuten Euskal Herria zeharkatuko duen Abiadura Handiko Trena eraikitzeko obrek kalteak eragin dituztela Lezetxikin.

Haitzuloak ikertzen dituzten pertsona hauek kezka adierazi zuten eta Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erantzun dute aurkikuntzen ondoko inguruneak ez duela kalterik jasan.