Txikipedia:Arrasate
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 21.867 |
🔎 Azalera | 34,2 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 236 metro |
![]() |
Arrasate Gipuzkoako udalerri bat da. 2018. urtearen hasieran, 22.156 biztanle zituen [1].
GeografiaAldatu
Debagoiena eskualdean kokatzen da.
Udalatx mendiaren magalean dago. Mendi horrek 1.117 metro ditu.
Deba ibaia eta Aramaio ibaia herritik igarotzen dira.
Auzo hauek ditu: Bedoña, Garagartza, Gesalibar, Meatzerreka, Udala.
HistoriaAldatu
1260an Alfontso X.a Gaztelako erregeak hiria sortzeko forua eman zion Arrasate herrixkari, eta Mondragoe izena ipini zion.
1950. hamarkadan Jose Maria Arizmendiarrietak bultzatuta kooperatiba asko sortu ziren.
EuskaraAldatu
Herritarren gehiengoa euskalduna da, %57,1 hain zuzen ere.
EkonomiaAldatu
Kooperatibismoak indar handia dauka herrian. Batzuk kooperatiba industrialak dira (Fagor, adibidez). Beste batzuk zerbitzu kooperatibak (Laboral Kutxa, Lagun Aro edota Mondragon Unibertsitatea).
DemografiaAldatu
2019an Arrasatek 22.058 biztanle zituen.
PolitikaAldatu
2019ko udal hauteskundeen ondorioz Maria Ubarretxena izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- San Juan eliza
- Udaletxea
- Monterron jauregia