👶 Jaiotza 1978ko uztailaren 27a Ondarroa |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, Bizkaia) euskal idazle euskalduna da.
Biografia
aldatuIkasketak
aldatuDeustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoko ikasketak burutu zituen.
Bertsolaritza eta kolaboratzaile lanak
aldatuLeire betidanik egon da lotuta bertsolaritzarekin. Gaztetan hasi zen bertsolaritzan eta hainbat sari irabazi zituen, horien artean, 1996. urtean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa. Gainera, gai-jartzaile lanak ere egin izan ditu.
Komunikabideetan kolaboratzaile lanetan ikusteko aukera ere izan da, adibidez, Euskadi Irratian, Deian eta Berrian.
Literatur ibilbidea
aldatuLeire Bilbao idazleak literatur ibilbidea gaztetan hasi zuen, literatura lehiaketa desberdinetan parte hartzen hasi zenean. Bere ibilbide profesionala, 2006. urtean hasi zuen, haur eta gazteentzako liburuak idazten hasi zenean. Lehendabizi kaleratu zuen liburua Amonak nobioa du, eta zer? izenburua duen liburua izan zen, 2006. urtean, eta lan horrekin eman zion hasiera bere ibilbideari. Liburu hori kaleratu eta gero, Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu kaleratu ditu eta, horietako batzuk, gaztelerara itzuli dira, hala nola, Garazi Gerezi (2006) Teresa Cereza izenburuarekin.
Haur eta Gazte Literaturako liburuak idazteaz gain, Helduen Literatura ere idatzi izan du eta ibilbide hori poema liburu batekin hasi zuen, Eztakat (2006) liburuarekin. Liburu horretako zenbait poema hizkuntza ezberdinetara itzuli dira: ingelesez, italieraz, alemanez eta katalanez. Bost urte beranduago, 2011. urtean, helduentzako bigarren poema liburua idatzi eta argitaratu zuen, Scanner izena duena. Liburu horretakohainbat poema ere itzuliak izan dira, ingelesez, errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz, galegoz... Jabier Muguruzak, euskal musikari eta idazleak, eta Maddi Oihenart abeslariak Scanner liburuko zenbait poema abesti bihurtu zituzten. Jabier Muguruzaren kasuan, 2007. urtean Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari saria irabazi zuen "Irene" izeneko poemarekin.
Horretaz gain, Xabier Zabala musikariarekin batera "Musua" (Katxiporreta, 2018) eta "Bizi-dantza" (Katxiporreta, 2019) disko liburuak idatzi zituen.
Literatur lehiaketak
aldatuLeire Bilbaok zenbait literatur lehiaketetan aritzen da epaimahai lanetan, hala nola, Mikel Zarate Sarian eta Agustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekan.
Lanak
aldatuLeirek bere literatur ibilibidean egindako lanak hiru multzotan banatzen dira: Haur eta Gazte Literatura, Poesia eta Itzulpenak.
Haur eta Gazte Literatura
aldatu- Amonak nobioa du, eta zer?
- Komunean galtzen naiz.
- Markel Gelazikin.
- Martin, egon geldi.
- Garazi Gerezi.
- Olagarro bat bainuontzian.
- Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska.
- Oihana hirian.
- Gaua balkoian..
- Euli bat dut bihotzean.
- Gerrak ez du izenik.
- Doministripu jauna.
- Itsasoa edan dut.
- Errotondan bueltaka.
- Xomorropoemak eta beste piztia batzuk.
- Piztipoemak eta beste xomorro batzuk.
- Pikondoaren balada.
- Mokotxiki.
- Leiho bat eta leiho bi.
Poesia
aldatu- Ezkatak.
- Scanner.
- Entre escamas.
- Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa.
Itzulpenak
aldatu- Munduko Poesia Kaierak, Nijole Miliauskaite poeta lituaniarrak idatzitako liburua.
Sariak
aldatuLeire Bilbaok lau sari eskuratu ditu:
- Etxepare saria (2013), Gerrak ez du izenik liburuarekin.
- Lizardi saria (2016), Pikondoaren balada liburuarekin.
- Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria (2017), Xorromopoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin.
- Premio Kirico 2019, Bichopoemas y otras bestias liburuarekin.
- 2020an bosgarrena Literaturia jaialdiko Literatipia.
- Azkenengoa, 2021an Poesia saria.