Txikipedia:Kirgizistan

Kirgizistango bandera

Kirgizistan erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, iparraldean Kazakhstan, mendebaldean Uzbekistan, hegoaldean Tajikistan eta ekialdean Txina dituena. Bixkek da hiriburua eta herrialdeko hiririk handiena ere bai 937 400 biztanlekin (2015eko datuak). Herrialdeak, 2017an, 6.201.500 biztanle zituen. Herrialdeko hizkuntza ofizial bakarrak errusiera eta kirgizera dira.