Txikipedia:Tajikistan

Kokapena

Tajikistan Asiako erdialdeko estatua da, itsasbazterrik gabea, Sobietar Batasun ohiko errepublika izana. Bere hiriburua Duxanbe da. 8.642.686 biztale zituen herri honek 2019an.

Geografia aldatu

Oso lurralde menditsua da, lurraldearen erdia baino gehiago 3.000m-tik gora baititu. Herrialde honetako mendi altuenak Pamir mendialdeko iparraldeko Lenin (7.135m) eta Ismoil Somoni (7.495m) dira. Iparraldean, Kirgizistan du, ekialdean, Txina, hegoaldean berriz, Afganistan eta mendebaldean eta ipar-mendebaldean, Uzbekistan. Herrialdearen %10 ibarrez osatuta dago eta biztanleriaren %90-aren bizitokia da. Herrialdea plaka tektonikoen gainean daudenez, lurrikarak egoteko arrisku handiak dago.

Klima aldatu

Tajikistanek klima kontinentala du mendialdean eta subtropikala ibarretan. Ibarrek oso uda bero eta lehorrak dituzte, eta negu gogorrenetan -20 °C-ko hotza ere izaten da. Euri gutxi egiten du, baina hala ere mendebaldeko haize hezeek 800-1.500 mm bitarteko elurra uzten dute mendi garaienetan. Lurraldearen egitura eta klima direla eta, Tajikistanen 5.000 landare-espezie baino gehiago hazten dira. Basoak lurraldearen % 4 hartzen du; gainerakoak belardiak, zuhaixkak eta sastrakadiak dira.

Historia aldatu

Herrialde hau mende askotan zehar hainbat herrialdeen menpe egon da, baina 1997an bake-hitzarmena sinatu eta independentzia lortu zuten.