👶
Jaiotza
1729ko maiatzaren 2a
Szczecin
💀
Heriotza
1796ko azaroaren 6a (juliotar egutegia)
San Petersburgo
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Katalina II.a Errusiakoaren erretratua.

Katalina II.a Errusiakoa (Katalina Handia ere deitua) Errusiako tsarina edo enperadorea izan zen XVIII. mendearen bigarren zatian. Errusiako inperioa modernizatu zuen; sartu zituen erreformei esker, bultzada handia eman zien bere herrialdeko industriari, merkataritzari eta azpiegituren eraikuntzari. Hezkuntza ere sustatu zuen, eta Ilustrazioko entziklopedisten ideia berriak bultzatu zituen. Hala ere, despotismo edo absolutismo ilustratua deitzen den gobernatzeko moduaren adibideetako bat da.

Bizitza aldatu

Sophie Frederike Auguste von Anhalt-Zerbst zen bere jaiotzako izena. 1729an jaio zen, baina ez Errusian, garai hartako Prusia izeneko herrialdean baizik (gaur egungo Poloniako lurraldean), eta printzesa titulua zuen. eta 1796an hil zen

San Petersburgo hirira bidali zuten, 16 urte zituela, Petri III.a Errusiako tsar edo enperadorea izango zenarekin ezkontzeko. 1762an, Petri tsar bihurtu zen, baina hilabete gutxirako; tronuari uko egitera behartu zuten eta geroago erahil egin zuten. Horrela, Katalinak hartu zuen inperioaren buruzagitza. Nobleen laguntza izan zuen horretarako, eta berak, trukean, aristokraziaren boterea handitu eta errusiar Elizaren eragina mugatu zuen.

Haren agintaldian, Errusiak hainbat lurralde konkistatu zuen gerraren bidez, gaur egungo Polonia eta Ukraina aldean bereziki. Ideia moderno batzuk ere bultzatu zituen, eta, horrela, ospitaleak eta emakumeentzako ikastegiak eraikiarazi zituen; baina ez zuen bere botere handia ezertan ere galdu nahi Baina ez zuen nekazarien bizimodu latza hobetzeko inolako ahalegin egin, eta gogor zanpatu zituen haien matxinada batzuk. 1796an hil zen, Errusiako inperioko buru izaten 34 urte eman ondoren.