Karbonoaren zikloa karbonoak naturan jasaten duen aldaketen multzoa azaltzen duen zikloa da.
Zein da ziklo honen funtzionamendua? aldatu
- Fotosintesiaren bidez: Landareek, fitoplanktonek eta beste izaki autotrofoek atmosferako karbono dioxidoa hartu eta eguzkiaren energia baliatuz, karbohidratoak (azukreak) bihurtu.
- Bizi prozesuen ostean (arnasketa, adibidez) karbono dioxidoa berriz itzultzen da atmosferara.
- Bestalde, karbonoz osatutako materia organikoa bizidun batetik bestera igarotzen da.
- Jarraituz, biziduna hiltzean materia organikoa lurzoruan deskonposatzen da, izaki deskonposatzaileei esker.
- Azken emaitza karbono dioxidoa eta metanoa dira.
- Bestalde, biomasa erretzean ere, adibidez, basoetako zuhaitzak, edo erregai fosilak erretzean, aipatutako karbono konposatuak aireratzen dira.
Karbonoaren zikloa prozesu zikliko bat denez edozein puntutan hasi daiteke.
Non aurkitu ahal dira ziklo honen elementuak: aldatu
Karbonoaren zikloaren elementuak leku guztietan aurkitzen dira:
Zeintzuk dira prozesu nagusiak: aldatu
- Fotosintesia.
- Arnasketa.
- Errekuntza, honek berotegi efektuarekin erlazio zuzena dauka.
Ikatza eta petrolioaren jatorria zein da? aldatu
Non sortu zen harrikatza? aldatu
Lurrazalean zingiretako landareak metatzen direnean sortzen da. Lurperatutako eremuan milaka edo milioika urteetan sortu egiten diren presio eta tenperatura handien ondorioz sortu zen ikatza.
Non sortzen zen petrolioa? aldatu
Itsasoan sortu egin zen. Itsasoan bizi ziren izaki bizidunen deskonposaketaren ondorioz sortu zen. Urteak pasatzen direnean sedimentuak eta deskonposatutako materia organikoa elkartzen dira oxigeno gabeko eremuetan, presio eta tenperatura handien ondorioz.
Zergatik dira erregai fosilak? aldatu
Fosilak bezain zaharrak direlako, hau da milioika urteak behar izan dira hauek sortzeko. Erregai fosil hauek gure bizitzan zehar energia iturri bezala erabiltzen ditugu eta hauek erretzean milioika urteetan gordetako karbonoa askatzen da atmosferara, berotegi efektua areagotuz.