Partxisean jolasten

Jostailua jolasteko, entretenitzeko edo ikasteko objektua da, orokorrean haurrei zuzendua. Hala ere, animalientzako jostailuak ere sortu dira, batez ere txakur eta katuentzat. Jostailu batzuk, bestalde, garai edo kultura historiko jakin batzuekin lotzen dira eta beste batzuk, aldiz, mundu mahian ospetsua da jostailua.[1]

Zertarako balio du? aldatu

Haur edo txikiengan bereziki, jostailuaren eginkizuna hain alderdi fisikoa zein psikologikoa garatzen laguntzea da. Jostailuaren bitartez, haurrek aurkitu, ikasi eta interaktuatzen ikasten dute, arazo askotarikoak bakoitzak bere gisa handitzearen garrantzian oinarrituta. Horrez gain, mota askotako jostailuak daude, hainbat materialekin eginak: Egurra, plastikoa, metala…[1]

Historia aldatu

Lehen jostailuak naturan aurkitzen diren materialez eginda daude, hau da, harriak, makilak eta buztina. Duela milaka urte, Egiptoko haurrak panpin ileordunekin eta harriz, zeramikaz eta zurez eginiko gorputz mugikorrekin jolasten ziren. Antzinako Grezian eta Erroman, panpinekin, makilekin, arku eta geziekin yo-yoak erabiltzen zituzten. Greziar umeek, batez ere neskatoek, adin nagusitasuna lortzen zutenean, ohitura zen haurtzaroko jostailuak jainkoei ematea. Ezkondu bezperan, hamalau urte inguruko neska gazteek beren panpinak tenplu batean uzten zituzten.[1]

Jostailu motak aldatu

Hainbat jolas mota daude, jolas batzuk kanpoan daude, adibidez parkeak… Beste batzuk mahai jolasak, tauladun jokoak dira. Beste jolas batzuk berriz teknologikoak dira, adibidez bideo-jokoak… Azkenik karta jokoak ere badaude, karta-sorta bat erabiltzen dute tresna nagusi eta familiarekin denbora oso ona pasatzen duzu.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Jostailu. 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).