Joseph Haydn konpositore edo musikagile austriar bat izan zen. 1732an jaio eta 1809an hil zen. Haurra zenean, Vienako San Esteban katedraleko koruan abestu zuen, eta gero apaiztu zen eta musika-irakasle bihurtu zen.

Haydn, 1791ko erretratu batean.

Oso trebe zen kontrabaxua eta klabezin edo klabizenbaloa jotzen, eta bere lehen ganbera-musikarekin eragin handiko pertsonaia batzuen arreta bereganatu zuen; horrela, Esterházy printzearen kapera-maisua izan zen; kapera-maisua orkestra txiki baten zuzendaria da. Aldi berean, obra asko egin zituen, bai pianorako zein orkestrarako, bai eta 24 opera ere. Haren ospea Europa osora zabaldu zen berehala.

Haydn oso ezaguna da bi obrarengatik. Lehenengoa “Kreazioa” da, lau koru dituen orkestra-obra ikaragarria, Londresen zegoen bitartean konposatu zuena. Obra horretan azaltzen da nola Jainkoak mundua sortu zuen. Bigarren obra ospetsua “Enperadorearen himnoa” da. Haydnek obraren melodia idatzi zuen Austriako enperadorearentzat, baina gaur egun Alemaniako himno nazionala da, nahiz eta beste testu bat duen.

Mozarten adiskide izatera eta Beethoven gaztea ezagutzera ere iritsi zen.

Entzun aldatu

Haydn-ek ondutako "Erlojua" izeneko musika-lan labur hau oso ezaguna da:

       Entzun!