Txikipedia:Kontrabaxu

Kontrabaxua hari instrumentua da, igurtzitako harien taldekoa, biolina bezala. Biolinaren familiako lau instrumentuetan handiena da. Beste hiru instrumentuak biolina, biola, eta biolontxeloa dira.

Lau soka ditu (mi, la, re, eta sol). Soka hauek bibratzen jarri eta hotsa eman dezaten, normalean, arkua erabiltzen da. Hala ere hatzekin jo daiteke; jotzeko era honi pizzicato esaten zaio.

Egitura aldatu

Ia dena egurrez egina dago. Sokak eta beheko makila izan ezik.

       Entzun!