👶
Jaiotza
1942ko azaroaren 24a
Forua
💀
Heriotza
2020ko uztailaren 31
Usurbil
🔨
Lanbidea
kazetari
📷
Argazkiak
ikusi
Torrealdai, 2018an

Joan Mari Torrealdai (1942-2020) euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen.

Torrealdai 1997an

Biografia aldatu

12 urterekin Arantzazuko seminarioan sartu zen.

Elkar Argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen 1975ean.

Jakin aldizkariaren zuzendaria izan zen 1967-1969 eta 1977-2014 urteen artean.

Euskaldunon Egunkariaren lehendakaria ere izan zen.

2003an Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Torrealdai atxilotu eta torturatu egin zuten. Bere dokumentu asko eraman zituen poliziak, eta asko ez zizkioten itzuli. Azkenean, errugabea zela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

1975ean euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 2007an euskaltzain oso.

Ikertzailea aldatu

Ikertu zituen gaien artean, hauek zeuden: Euskaraz idatzitako testuen historia, euskal liburugintza, euskarazko komunikabideak, eta frankismoak ezarritako zentsura.

Euskaraz argitaratutako liburu guztien zerrenda egin zuen.