Huntza taldearen kontzertua

Huntza Taldea musika talde bat da, sei gazte gipuzkoarrek sortua 2014. urtean, Bilbon, Bizkaian, unibertsitate giroan.

Historia aldatu

Huntza taldea 2014. urtean Bilboko kaleetan sortu zen. Taldeko sei gazteak, garai hartan, unibertsitate-ikasketak egiten ari ziren. Musika taldeko sei kideek ostegun iluntzeetako trikipoteoan eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu zuten elkar. Handik aurrera, ondo pasatzeko helburuarekin hasi ziren elkartzen. Gutxika, taldea forma hartzen hasi zen eta bakoitzak bere esperientzia taldeari eman eta kantuak konposatzen hasi ziren.

Lehenengo kantaldia 2016ko martxoaren 8an egin zuten, eta egun hartan Harro gaude izeneko abestia plazaratu zuten. Kantu horren bidez, oholtza gainera igotako lehendabiziko emakumeak omendu zituzten.

Zortzi hilabete geroago, 2016ko azaroan, haien lehen abesti arrakastatsuaren bideoklipa kaleratu zen, Aldapan gora abestiarena. Urte horretako Durangoko Azokarako Ertzetatik izeneko diskoa kaleratu zuten eta azokako salduenetarikoa izan zen. Disko hori Haitz Harreguyren gidaritzapean grabatu zuten Usurbilgo Higain estudioan.

Hurrengo urtean, Lumak izenarekin bi abestiz osaturiko EP-a kaleratu zuten eta horrekin eskuratutako irabazi guztiak Gipuzkoako haur onkologikoen guraso elkartearentzat (Aspanogi) izan ziren.

2018an Lasai-lasai izena zuen EP-a aurkeztu zuten, eta, ondoren, Xilema izena zuen disko oso bat argitaratu zuten. Diskoa EITBko Gaztea irratian aurkeztu zuten, Dida saioan. Gainera, bideoklipa telebistako kate nagusian izan zen argitaratua.

   Ba al dakizu    
Huntza landare mota bat da. Horma, harkaitz edota zuhaitza bezalako euskarriak aurkituz gero, horietatik gora hazten da, 25-30 metro ingurutara iritsi arte. Euskarririk ez badute aurkitzen, lurrean zabaltzen da.
 
Huntza


Taldekideak aldatu

Honako hauek osatzen dute Huntza Taldea:

  • Josune Arakistain Salas taldeko ahots eta trikilaria da (Lastur, Deba). 2013 eta 2014. urteetan Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea izan zen.
  • Uxue Amonarriz Zubiondo, Hernaniarra da eta Josunerekin batera taldeko ahotsa da eta, gainera, pandero jotzen du.
  • Aitor Huizi Izagirre ere Hernaniarra da eta biolin jolea da.
  • Aitzol Eskisabel Ruiz Ataungoa da eta taldean gitarra jotzen du. Taldean bere anaiarekin, Inharrekin, aritzen da.
  • Inhar Eskisabel Ruiz Ataunekoa da eta baxua jotzen du. Aitzol, gitarra jolea, bere anaia da.
  • Peru Altube Kazalis Arrasatekoa da eta taldeko bateria jolea da.

Diskografia aldatu

Ertzetatik (2016) aldatu

  • Iñundik iñoare
  • Kalabazak
  • Aldapan gora
  • Ipuinetan
  • Zarako apretak
  • Herri Unibertsitatea
  • Hautsetatik
  • Gauerdiko biolinak
  • Gaztetxeak bizirik
  • Harro gaude
  • Beste bat
  • Parent(h)esiak

Lumak (2017) aldatu

  • Elurretan
  • Zer izan

Lasai-lasai(2018) aldatu

  • Lasai-lasai

Xilema (2018) aldatu

  • Deabruak gara
  • Lasai, lasai
  • Zelatari
  • Promesetan
  • Imajina
  • Buruz behera
  • Olatu bat
  • Arin arina?
  • Ilusioz bete