Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak5.393
🔎  Azalera51,54 kilometro koadro
🌄  Altuera10 metro
Map

Deba Gipuzkoako udalerri bat da. 5.427 biztanle ditu. Bertan itsasoratzen da Deba ibaia).

Geografia aldatu

Bost hondartza ditu: Santiago, Aitzuri, Lapari, Mendata eta Sakoneta.

Kostaldean flysch egitura geologikoa ikus daiteke. Bertan, 60 milioi urtean zehar pilatutako harri multzoak ikus daitezke.

Koba garrantzitsuak ere badaude, historiaurreko aztarnak dituztenak: Ekain, Urtiaga eta Praileaitz.

Hauek dira Debako auzoak: Itziar, Lastur, Itxaspe, Egia, Arriola, Madariaga, Endoia, Arbiskoa eta Elorriaga.

Historia aldatu

Lehen herrigunea Itziar gainean zegoen.

Deba 1343. urtean sortu zen, garai hartako Gaztelako erregeak emandako hiri-gutunaren bidez.

Arrantzak garrantzia handia zuen, baita balea harrapaketak ere.

Burdinolak zeuden ibai alboan, burdinazko tresnak egiteko. Ibaiaren indarra baliatzen zuten makinak martxan ipintzeko.

Txakolina egiteko mahastiak ere bazeuden.

XIX. mendetik aurrera turismoak garrantzia hartu zuen Deban.

 
Flysch egiturak, kostaldean

Demografia aldatu

2019an Debak 5.445 biztanle zituen.

Politika aldatu

2019ko udal hauteskundeen ondorioz, Gilen García Boyra aukeratu zuten Debako alkate.

Euskara aldatu

2016an egindako azterketa baten arabera, herritarren gehiengoa euskalduna da (%76,98).

 
Santa Maria eliza

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Agirre jauregia. XV. mendekoa.
  • Udaletxea. 1747an eraiki zuten.
  • Udal azoka. 1910ean eraiki zuten.
  • Santa Maria eliza. XVII. mendekoa.