Luzera da bi punturen artean dagoen distantzia neurtzen duen magnitude fisikoa. Adibidez A eskolatik B etxera 800 metro daude.
Neurtze-unitateak
aldatuSistema metriko hamartarrean metroa da oinarrizko luzera-unitatea. Metrotik aldentzen diren gainontzeko unitateak hamarnaka handitzen/txikitzen doaz. Hala, hamar metrok dekametro bat osatzen dute eta metroaren hamarren batek egiten du dezimetroa.
Izena | Laburdura | Metrotan |
Kilometroa | km | 1.000 |
Hektometroa | hm | 100 |
Dekametroa | dam | 10 |
Metroa | m | 1 |
Dezimetroa | Dm | 0,1 |
Zentimetroa | cm | 0,01 |
Milimetroa | mm | 0,001 |