Gepardoa (Acinonyx jubatus) ugaztunik azkarrena da eta felidoen familiakoa da.
BizilekuaAldatu
Gaur egun animalia hauek Afrikan bizi dira baina ehizaren ondorioz, gepardo kopurua gero eta txikiagoa da.
Ehiza eta elikaduraAldatu
Gepardoak animalia haragijaleak dira, hau da, beste animaliez elikatzen dira. Egunez ehizatzen dute ikusmena delako beraien zentzumenik garatuena. Gazelak dira beraien harrapakinik nagusienak baina ñu gazteak eta zebra-kumeak ere ehizatzen dituzte. Harrapikan ahal bezain lasterren jaten dituzte beste harrapakariek ez lapurtzeko.
EzaugarriakAldatu
Gepardoak ile eta azal horia dute eta puntu beltzez dute osatuta. Animalia argal eta luzeak dira, abiadurarako daude eginak.
AbiaduraAldatu
Animalia hauek 98-108 km/h inguruko abiadura lor dezakete. Eginiko azterketa batzuetan gepardorik azkarrenak 115 km/h-ko abiadurara iristea lortu zuen. Hiru segundoan 0-tik 100 km/h-ra pasa daitezke eta abiadura horretan 7 metroko urratsak eman ditzakete.
PisuaAldatu
Gepardoak jaiotzen direnean 275 gramo inguru izaten dituzte. Nagusitzen direnean arren kasuan batez beste 40,2 kg pisatzen dute eta, emeen kasuan, 35 kg.
Altuera eta luzeraAldatu
Altuerari dagokionez, sorbaldaraino neurtuta 74-90 cm inguruko neurria izaten dute.
Luzeraren kasuan, isatsa kontutan hartuz gero, 250 cm-ko luzera gainditzen heldu daitezke.
UgalketaAldatu
Gepardo emeek 92 egunetako ernaldia izaten dute eta 2-4 kume bitartean izaten dituzte. Kume horiek hamar hilabete ingururekin hasiko dira ehizan. Urtebete ete erdi ingururekin taldea utziko dute. Emeak bakarrik joango dira libre dagoen lurralde baten bila. Arrek talde bat osatuko dute eta denak batera egongo dira. Horietako bat taldeko nagusia izango da eta, gainontzekoak, menpekoak.