Gazela

Wikimediako argipen orri

Gazela Antilopinae subfamiliako hainbat espeziek hartzen duten izen arrunta da. Hiru genero ezberdinetako animaliak izendatzen dira horrela, Gazella generokoetaz gain Nanger eta Eudorcas generotako espezieak. Azken bi genero hauek Gazella-ren azpigenero kontsideratzen baziren ere, gaur egun espezie bereizitzat hartzen dira.

Thomson gazela (Eudorcas thomsonii).
Mendiko gazela (Gazella gazella).
Granten gazela (Nanger granti).

Afrikako sabanatan bizi dira gazela espezie gehienak, baina badira Erdialdeko Asian eta Indiako azpikontinentean ere. Gazelen artean ezagunenak Thomson gazela (Eudorcas thomsonii) eta mendiko gazela (Gazella gazella) dira. Springboka ez da gazela bat baina haien ahaidea bada.

Etimologia eta sinbolismoa

aldatu

Arabierazko غزال (ġazāl) hitzetik dator[1]. Magrebtarrek ġazēl esaten dute eta badirudi Europara antzinako espainieratik eta frantsesetik iritsi zela[2]. Arabiarrek haien poesietan emakumezkoen edertasunaren sinbolotzat dute[3]. Sahara azpiko Afrikako herrialde askotan "dangelo" esaten diote, "orein arina" esan nahi du[4].

Deskribapen orokorra

aldatu

Gazelak antilope ertainak edi txikiak dira, 60-110 cm-ko altuera hartzen dute. Kolore arre argia izaten dute. Bi adar kurbatu dituzte buru gainean.

Animalia arinak dira. Espezie batzuek 100 km/h abiadura ere hartzen dute eta denbora batez 50 km/h mantentzeko gai dira.

Espezieak

aldatu

Gazella generoa

aldatu

Eudorcas generoa

aldatu

Nanger generoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Skeat, Walter W. (Walter William). (1910). An etymological dictionary of the English language. Oxford : Clarendon Press (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  2. «GAZELLE : Etymologie de GAZELLE» www.cnrtl.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  3. Behrens-Abouseif, Doris. (1999). Beauty in Arabic culture. (1st American ed. argitaraldia) Markus Wiener Publishers ISBN 1-55876-198-5. PMC 40043536. (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  4. Dangelo (swift deer). (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak

aldatu