|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
FILIPINAK
aldatuAurkibidea
aldatu👨👨👦👦 Biztanleak 109.035.343 |
🔎 Azalera 343.448 km² |
🏙️ Hiriburua Manila |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
:
aldatu- Geografia
- 1 Biztanleria
- Hizkuntza
- Ingurunea
- Klima
- Hezkuntza
- Kirola
- Erlijioa
- Gastronomia
- Jende ospetsua
- Turismoa
GEOGRAFIA
aldatuAsiako hego-ekialdean dago, Ozeano Barearen gainean eta 7.641 uharte ditu. Bere hiriburua, Manila , ezaguna da itsasertzeko pasealekuagatik eta Binondoagatik. Haren iparraldean ;Taiwán dago, ekialdean; Ipar Pazifikoa. Gero, mendebaldean; Vietnam eta hegoaldean; Indonesia, leku hauek daude Filipinen inguruan.
BIZTANLERIA
aldatuBiztanleria asko igo da, azken 50 urteetan hirukoiztu egin da. 1970ean 36 milioi biztanle zeuden eta gaur egun 108 milioi daude.
HIRI NAGUSIAK | 2020 biztanleria |
MANILA | 1 652 171 |
QUEZON HIRIA | 2.936.116 |
CEBÚ | 814.296 |
INGURUNEA
aldatuFilipinak biodibertsitate-indize handieneko bat du eta 13.500 landare-espezie inguru ditu. 1736 espezie daude 100 km-ko.
-
Tarsero filipinarra
-
Arrano filipinarra
KLIMA
aldatuFilipinetan itsas klima tropikala dago eta normalean beroa eta hezea da. Hiru urtaro nabarmentzen dira:
1 Tag-init edo tag-araw, urtaro beroa da,martxotik maiatzara.
2 Tag-ulan ,ekainetik azarora, bitarteko euri denboraldia.
Tag-lamig, abendutik otsailera, bitarteko sasoi epel lehorra.
Tenperaturak normalean 21 ° C eta 32 ° C bitartekoak izaten dira, urtaroaren arabera hotzagoak edo beroagoak izan daitezkeen arren, eta urteko batez besteko tenperatura 26,6 ° C ingurukoa da. Hilabete hepelena, urtarrila da eta beroena, maiatza. Gainera zikloi tropikalen zona batean kokatuta daudenez, uharte gehienek euri zaparradak eta ekaitzak izaten dituzte uztailetik urrira.
HEZKUNTZA
aldatuAlfabetatze-balioak, hau da, haien ezaguntza mailak, gizonen eta emakumeen artean antzekoak dira eta eskola guztiak klaseak ekainean hasten dira eta martxoan amaitzen dira.
KIROLA
aldatuKirola kulturaren zati garrantzitsua da. Filipinetan zazpi kirol nagusi daude: saskibaloia, badmintona, boxeoa, futbola, billar, tenisa eta boleibola. Baina ospetsuena saskibaloia da. 20 milioi ikasle baino gehiago jarraitzen dute liga profesionala telebistan.
ERLIJIOAK
aldatuBiztanleriaren %90a baino gehiago kristaua da, eta hoietako gehienok katolikoak dira. Biztanleriaren %5 eta 10 artean musulmana da eta ia gehienok Mindanao, Palawan eta Sulún bizi dira, lurralde haien multzoa Bangsamoro deritzo. Jarraitzen diren beste erlijio batzuk budismoa, taoismoa, chamanismoa edo animismoa dira.
GASTRONOMIA
aldatuFilipinetako gastronomiak bere sorreratik hainbat mendetan zehar eboluzionatu du eta Hispano, Txinako, Amerikako eta Asiako beste herrialde batzuetako sukaldaritzaren eragina izan du. Bertako biztanleria, zapore indartsuak nahiago du eta mendebaldeko mahai tresnak erabiltzen ditu. Sukaldean normalean erabiltzen diren bertako osagai batzuk kalamondinak, kokoak, saba, mangoak, esne arraina eta hainbat arrain dira. Beste aldetik, bertako plater ospetzuenak: Adaboa, Pancit bihon, Lumpiang, Filipinetako Eltzekaria eta Oilasko frijitua dira.
-
Lumpiang
-
Pancit bihon
JENDE OSPETSUA
-Manny Pacquiao: Pac-Man izenez ezagutzen zaio, boxeolaria, aktorea, abeslaria eta politikari filipinarra da. 42 urte ditu. Munduko boxeolaririk onenetakoa da eta Boxeoko Munduko Elkarteko (BME) txapelduna da gaur egun.
-Rodrigo Duterte: Filipinetako lehendakaria da 2016. urtetik. 1945eko martxoaren 28an jaio zen Leyten.
-Fernando Poe, Jr.: Filipinak izan dituen aktore onenetako bat izan da. 2004an hil zen, 64 urtekin.
TURISMOA
Filipinak ia 7.000 uharte tropikalek osatutako nazioa da eta munduko kostalde handienetako bat du. Edertasun naturalez gain, gune historiko interesgarriak aurki ditzakegu eta esperientzia paregabeak bizi ditzakegu. Horregatik oso leku erakargarria da turisteentzako. Horrez gain, hauek dira leku bisitatuenak: Tubbataha arrezifea, Mayon sumendia, Malapascua uhartea, Loboc ibaia eta Hinagdanan hatzuloa.
-
Tubbataha arrezifea
-
Mayon sumendia
-
Malapascua uhartea
-
Loboc ibaia
-
Hinagdanan haitzuloa