👶
Jaiotza
1480
Ponte da Barca
💀
Heriotza
1521eko apirilaren 27a
Mactan (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
esploratzaile
📷
Argazkiak
ikusi
Magallaesen estatua moderno bat, Lisboako Aurkikuntzen Monumentuan.

Fernando Magallaes esploratzaile portugaldar bat izan zen. Bera eta bere marinelak izan ziren Ozeano Barea zeharkatu zuten lehen europarrak. Bere ontzietako batek egin zuen lehen bidaia munduaren inguruan, baina berak ez zuten bidaia osatzerik izan, lehenago hil baitzen.

BizitzaAldatu

Magallanes Portugalen jaio zen 1480 inguruan. Familia noble batetik zetorren. Gaztetan, Portugalgo itsas armadan zerbitzatu zuen. Indian eta Ekialdeko Indietan borrokatu zen. Ekialdeko Indiak Asia hego-ekialde kontinentalaren eta Australiaren arteko uharteak ziren; haien artean, oso ospetsuak ziren Moluka uharteak (gaur egungo Indonesian), bertan oso espezia baliotsuak ekoizten zirelako. Magallaesek Molukekin egiten zen merkataritzaren kontrola irabazten lagundu zion Portugali.

Hala ere, Portugalek ez zuen Magallaes ondo saritu bere zerbitzuengatik. Magallaes asko haserretu zen horregatik, eta orduan Espainiako erresumarentzat lan egitera joan zen. Bere bidaiaren helburu nagusia Molukak Espainiarentzat aldarrikatzea zen.

BidaiakAldatu

Magallanes 1519an atera zen Espainiatik, bost ontzirekin. Ozeano Atlantikoan eta Hego Amerikako kostaldean zehar nabigatu zuen. 1520an, Vasco Núñez de Balboa esploratzaile espainiarrak lehen aldiz 1513an ikusi zuen ozeanorako pasarte bat aurkitu zuen. Magallaesek Ozeano Barea deitu zion. Pasarteak, Hego Amerikako hegoaldeko muturrean, Magallaes itsasartea izena du orain.

Hasierako bost ontzietatik hiru bakarrik zituela, Magallaesek Ozeano Barea zeharkatu zuen. Bidaia luze horretan 100 egun inguru igaro ondoren, orain Filipinak deitzen diren uharteetara iritsi zen. 1521eko apirilaren 27an, uharteetako jendearekin izandako borroka batean hil zen.

Magallaes hil ondoren, bere ontzietako bik mendebalderantz jarraitu zuten. Horietako batek Indiako ozeanoa zeharkatu eta Afrikako hegoaldeko muturra inguratu zuen. 1522ko irailaren 8an itzuli zen Espainiara, Juan Sebastian Elkano kapitain zela.