Moluka uharteak

Molukak (indonesieraz Maluku) Indonesiako uhartedia da. Molukak Ozeano Barean daude eta 2 844 131 biztanle zituen 2015ean. Hiriburua Ambon da.




Historia aldatu


XVI. Mendea: Portugal, Espainia eta ongailuen gerra aldatu

XIV. mendearen aurretik arabiar, txinatar eta indiar dendariak hara jotzen zuten ongailuen bila. Portugaldarrek bere lehenengo gotorlekua Ternate izeneko irlan eraiki zuten eta ongailuaren Europarako esportazioaren monopolioa hasi zuten.

1519. urtean Fernando de Magallanesek Molukak uharteetara heltzeko abentura hasi zuen, uharte horiek Castillarenak zirela erakusteko eta ez Portugalenak. 1521. urtean Amerikaren hegoaldetik pasatu zen, lurra hartuz hainbat uharteetan. Haietan, indigenekin borrokatu behar izan zuten eta horietako batean Magallanes hil egin zen. Orduan, Juan Sebastian Elkanok, bere bigarrenak, bidaia betetzea lortu zuen 1521. urtearen bukaeran Moluketara helduz. 1522. urtean Espainiara bueltatu zen.

Denbora tarte bat eta gero, Elkano Moluketara bueltatu zen Garcia Jofre de Loaisaren espedizioaren parte bezala, azken hau Moluken kapitain eta gobernatzaile berria izango zena. Tidore uhartean gotorleku bat eraiki zuten. Baina portugaldarrek, Jorge de Meneses buru zutela, 1529. urtean espainiarrak garaitu zituzten, eta hauek amore ematera eta alde egitera behartu zituzten.  

Uharteak aldatu

Moluka uhartedian 632 uharte daude. Hauek dira uharterik handienak:

   Ba al dakizu    
Hauek dira uharterik handienak
  • Halhamera 17 554 km²
  • Ceram 17 100 km²
  • Buru, 9 505 km²
  • Wetar 3 600km²
  • Yandema 3 100 km²









Klima aldatu

Klima montzoi haizeen mende dago. Urritik martxora klima montzoniko lehorra da nagusi. Maiatzatik abuztura, aldiz, klima montzoniko hezea da nagusi. Garai lehorrean tenperaturarik altuena 30ºC-koa da, eta garai hezekoa 23ºC-koa da. Hala ere, aldaerak daude kokapen geografikoaren arabera.  

Biztanleria aldatu

Malukuko biztanleak austronesioak, indonesioak, malayoak eta papuak dira. Uharteetako pertsona ugarik odol portugaldarra du, kolonizazioagatik.