👶
Jaiotza
1853ko urtarrilaren 25a
Bilbo
💀
Heriotza
1943ko irailaren 16a
Bilbo
🔨
Lanbidea
argazkilari
📷
Argazkiak
ikusi

Eulalia Abaitua (1853ko urtarrilaren 25a -1943ko irailaren 16a) argazkilaria izan zen. Bilbon jaio eta hil zen.                                                            

Bizitza aldatu

 
Eulalia Abaitua

María Elvira Juliana izenarekin bataiatu zuten, Bilboko San Nikolas elizan. Handik hilabete batera bere ama hil zen, Maria Eulalia Allende-Salazar Egia, eta senideak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion, amaren oroimenez.

Argazkingintza aldatu

Argazki gehienak plaka Estereoskopikoetan ( Irudi animatua) eginak dira, eta zuri-beltzean. Bere lehen ikasketak Katalunian egin zituen, Bartzelonako Sarriako Jesusen Bihotzean. 1872. urtean Juan Narciso Olano Pikabea Lesakarrarekin ezkondu zen, eta 1873. urtean Liverpoolera joan ziren Bigarren Karlistalditik ihesi. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako basilikatik gertu. 1941ean Bilboko zabalgunera aldatu zen.

Erakusketak aldatu

  • Euskal Museoan erakusketa iraunkorra.
  • 2010-2011 Eulalia Abaitua. Argazkilaria. Euskal Museoan.
  • 2017an Estereoskopiak 16+16 Euskal Museoa eta Azkue Fundazioaren eskutik. Bertan Abaituak formatu estereoskopikoan egindako 16 irudi betaurrekoen bidez 3 dimentsiotan ikusteaz gain, irudiei egungo 16 euskal emakume idazlek jarritako hitzak audiogiden bidez entzun ahal izan ziren.
 
Eulalia Abaituaren argazkia

Omenaldiak aldatu

  • Eulalia Abaitua kalea, Bilbo (Bizkaia).
  • Eulalia Abaitua kalea, Guadalajara (Espainia).
  • Eulalia Abaitua biribilgunea, Valdemoro (Madril).

Erreferentziak aldatu

Eulalia Abaitua