Elur-lursagua ugaztun karraskaria da. Europakoa da eta mendietan aurki daiteke sagu txiki hau. Euskal Herrian ere aurkitu daiteke elur-lursagua, Pirinioez gain, uren banalerroko mendigune gehienetan aurki daiteke.

Nolakoa da? aldatu

  • Tamaina ertaineko karraskaria da.
  • Ilajea dentsoa du.
  • Kolore aldakorrekoa da baina marroi-grisaxka izan ohi da, eta sabelaldea argiagoa, gris-zurixka.
  • Gainerako lursaguek baino bibote handiagoak dituzte.
  • Bere belarriak luzeak eta ikusgaiak dira, ilajetik ateratzen baitira.

Non aurkitu daiteke? aldatu

 
Europan gehien aurkitzen diren zonaldeak

Euskal Herrian, uren banalerroa ezartzen duen mendigune guztian aurki daiteke.

Gordeleku gisa, arroka azpiez gain, gizakiak egindako mendiko txabolak eta harrizko hesiak ere erabil ditzakete. Lurpean tunelak eraikitzen dituzte, eta horien sarrerak aurkitzea zaila izan ohi da, sarrerak arroken azpian egoten baitira. Lurpeko pasabideek hainbat zulo izaten dituzte, janaria gordetzeko eta gorotzak pilatzeko, besteak beste.



Nolako da haien bizimodua? aldatu

   Ba al dakizu    

Ernaldiak 20-22 egun irauten du. Behin kumeak jaiotzean, 2-3 aste behar izaten dituzte gordelekutik ateratzeko.

Kumaldia 1 eta 4 kume bitartekoa izan ohi da.

Hegoaldeko Europako eta Ekialde Hurbileko mendiguneetan aurki daiteke, baina txikiagoak diren hainbat mendigunetan ere aurki daitezke.

Aktibitate handiko animaliak izan ohi dira, eta egunez zein gauez aktibo egoten dira. Beraien aktibitateak, gainera, urte osoan irauten du.

Euren eremuak elurrez estaltzean elurpeko-tunelak sortzen dituzte. Altitudeari dagokionez, bizileku aldaketak egiten dituzte maiz, eta mugimendu horien luzera txikia da.


Zer jaten du? aldatu

   Ba al dakizu    

Sarrioek eta marmotek jaten duten elikagai berberaz elikatzen direla elur-lursaguek?

 
Haien eremuak elurrez estalita

Espezie belarjalea da, hau da, hostoak , loreak, haziak eta sustraiak jan ditzake. Gordeleku ingurura eramaten ditu bere elikagaiak han lehortzeko eta geroago jaten dituzte.

 
HOSTOAK
 
LOREA