Ekialdeko Blokea, Gerra Hotzaren garaian.

Ekialdeko Blokea deitzen zitzaion Gerra Hotzaren garaiko herrialde komunisten multzoari. "Bloke komunista" edo "bloke sobietarra" ere deitzen zitzaion. Ekialdeko Europako ia herrialde guztiek osatzen zuten, Jugoslavia eta Albania kenduta, nahiz eta azken horiek estatu sozialistak izan. Blokeko herrialdeek Varsoviako Ituna izeneko itun militarra sortu zuten 1949tik 1991ra bitartean.

Blokea banatua egon zen mendebaldeko Europako herrialdeengandik, "altzairuzko oihala" edo "burdinazko hesia" deiturikoaren bitartez. Burdinazko hesiaren beste aldean Mendebaldeko Blokea zegoen, herrialde kapitalistek osatzen zutena eta NATOren (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) bidez Estatu Batuek (AEB) babesten zutena.

Ekialdeko Blokearen hasiera aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasuneko, Erresuma Batuko eta AEBko buruzagiak bildu egin ziren hausnartzeko, Alemaniak gerra galdu zuenetik, nola izan behar zuen munduak. Akordioetako bat Sobietar Batasunak eta Estatu Batuek izango zuten eragin-eremuari buruzkoa zen. Hiru potentziek Europa banatu zuten eta, bereziki, Alemania zatitu; Berlin hiria bera ere bi zatitan banatu zuten. Erdialdeko herrialdeak eta ekialdekoak Sobietar Batasunaren menpe geratu ziren eta gobernu komunistak izan zituzten 1991. urtera arte.