Ekialde Urruna Asiaren ekialdeko lurraldeei eman zaien izen bat da; europarren ikuspegitik emandako izena da, Asiako lurralderik urrunenei buruz erabiltzen zena. Mundua ikusteko modu horri «eurozentrikoa» deitzen zaio, Europa jartzen duelako gauza guztien erdian, lekurik garrantzitsuenean. Horregatik, esamolde hori ez da gaur egun oso erabilia; haren ordez, gehiago erabiltzen da Ekialdeko Asia.
Besteak beste, honako lurralde eta herrialdeak sartzen ziren:
- Ekialdeko Asia: (Japonia, Mongolia, Ipar Korea, Hego Korea, Txina, etab.)
- Hego-Ekialdeko Asia: (Thailandia, Laos, Vietnam, Bangladesh, Malaysia, Indonesia, etab.)
- Errusiako muturreko ekialdea.