Urgull Donostian kokatuta dogoen mendi bat da eta 123 metroko garaiera du. Sasoi batean uhartea izan zen. Urgull izenak jatorri gaskoi edo bearnesa du, eta 'harrotasun' esan nahi du. Historiari dagokionez, Urgullen daude duela urte asko hiria babesten zuten harresien zati batzuk, eta baita Donostiako Mota gaztelua ere. Mendiaren iparraldeko magalean Ingelesen hilerria dago, bertan Lehen Karlistaldian hildako soldadu britainiarrak daude hilobiratuta.

Ondarea: Mendiaren gainaldean daude Urgulleko gaztelua eta Jesusen Bihotza eskultura, 1950ean eraikia.


Urgull mendia