Zurriola hondartza, Ulia menditik

Zurriola Donostiako hiru hondartzetako bat da, Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia artean kokatuta dagoena. Luzean, 800 metro inguru ditu. Gros auzoan dagoenez, Groseko hondartza ere esaten zaio.

Donostiako beste hondartzetan ez bezala, Zurriola bere olatuengatik da ezaguna, eta, beraz, ur-kirolak eta surfa bereziki egiteko leku ezin hobea delako. Horrenbestez, Euskal Herriko surflarien topagune garrantzitsuenetako bat da. Urtero hainbat surf-lehiaketa egoten dira. Baina beste kirol batzuetan ere jarduteko legua izaten da: jende askok jokatzen du boleibolean, futbolean edota hondartza-palan ere. Uda aldean, gazte ugari joaten dira hondartza honetara, beste hondartzetara baino gehiago.

Bestalde, milaka musikazale biltzen dituzten jaialdi eta ikuskizunak ere antolatzen dira hondrtza honetan. Aurrez aurre, Kursaal batzar-jauregia dago.

Donostiako hondartza berria

aldatu

Donostiako hondartza berria dela ere esan daiteke. Izan ere, 1994an eraiki eta ondoko urtean inauguratu zen, Odón Elorza alkatearen agintaldian. Horretarako, milioi bat tona hondar bota eta 123 metroko espigoi bat eraiki zen Urumea ibaiaren bokalean. Espigoia egiteko, 40 tonako kareharrizko blokeak erabili ziren, 200.000 tona batu arte.

Helburua Kontxako eta Ondarretako hondartzen espazio alternatibo bat sortzea izan zen, udan batez ere haietan pilatzen zen jendetzaren emana arintzeko.

Kafetegi-jatetxe bat ere zabaldu zen 1995eko ekainean.

Hondartzako arriskuak

aldatu

Zurriola hondartzako ur-korronteak indartsuak izan daitezke, eta hori arriskutsua izan daiteke bainatzen direnentzat. Zoritxarrak ere gertatu dira eta urtero sorosle edo bainuzainek hainbat pertsona erreskatatu behar izaten dituzte.