Txikipedia:Charles de Gaulle

Jaiotzako izen deiturak: Charles André Joseph Marie de Gaulle Jaiotza: Lille, 1890eko azaroaren 2a Herrialdeak: Frantzia

Charles André Joseph Marie de Gaulle 1890eko azaroaren 22an jaio zen eta 1970eko azaroaren 9 hil zen. Politikari, idazle eta militar frantsesa izan zen. Frantziako V. errepublikako presidente izan zen 1959tik 1969ra bitartean Alemania eta Frantziaren arteko adiskidetasunaren sutatzailea eta Europar Batasunaren eraikuntza prozesuaren historiako pertsonai garrantzitsu bat izan zen.[1]

Familia aldatu

Gurasoak aldatu

Gurasoak Henry eta Jeanne Maillot izan zituen. Bikotea Parisen bizi bazen ere, Lille lekualdatu ziren haurraren jaiotzaren zain, eta gero ere, maiz joaten ziren Lillera amona bisitatzera.

Seme-alabak aldatu

Xabier de Gaulle: Ingeniaria, gerran preso eta erresistentziako kide II. Mundu Gerra garaian.

Marie- Agnès de Gaulle

Jacques de Gaulle

Pierre de Gaulle[1]

Ikasketak aldatu

Saint-Cyr eskola militar berezian egin zituen ikasketak eta gradu militarra egin zuen.[1]

Parte hartutako gerrateak aldatu

Lehen mundu gerra aldatu

Lehen mundu gerran frantsesen kapitain izan zen eta lehen mundu gerran borrokatu zuen eta hainbat aldiz atxilotua izan zen. Gerra garaian, hainbat kargu militar izan zituen, Defentsa Nazionalaren Kontseiluko idazkaria (1937-1940) Pétain mariskalaren agindupean.

Bigarren mundu gerra aldatu

Bigarren Mundu Gerran Frantzia erori eta De Gaullek Ingalaterrara ihes egin zuen, 1940ko ekainaren 20an, Askatasun Nazionaleko Batzorde bat eratu zela iragarri zuen Vichyko gobernuaren aurka. Frantzia Askeko gizonak askatu eta Erresistentzia bultzatu zuen.[1]

Politikari bidea aldatu

Frantzia Askean gobernuko lehendakaria izan zen (1944-1946). Gobernuan izan ziren desadostasunen ondorioz, 1946ko urtarrilean utzi egin zuen lehendakaritza. Aljeriako gerrarengatik militarrek gobernu buru izendatu zuten (1958-1959) eta Frantziako legedi berria idatzi zuen (V. errepublika), gobernu buru zela.

1958ko Iraiaren 28an bozketa bidez V. errepublika hasi zen eta harekin batera, garaipena lortu ondoren, lehendakari hautatu zuten, baina 1969an, botazioan galdu egin zuen eta etsi egin zen. Politikaria ez ezik, idazlea ere bazen eta Mémoires de guerre obran lan egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Charles de Gaulle. 2024-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).