Cadagua
Cadagua ibaia, Balmasedan
KokapenaBizkaia
Luzera70 km
Arroa600 km²
Batez besteko emaria10,2 m³/s

Cadagua ibaia Burgosko probintzian sortzen da, Mena Haranean, eta Ibaizabalen amaitzen da, Bizkaian. Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegitik igarotzen da, Barakaldo eta Bilbo artean amaitu aurretik. Cadagua ibaia da, hain zuzen ere, azken bi udalerri horien arteko muga. 70 km da luzean eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 10,2 m³/segundo da. Ibaiadar nagusiak Ordunte eta Herrerías dira, baina beste hainbat errekaren urak ere hartzen ditu, hala nola: Ayega, Artziniega eta Itzalderenak.