Kamera bat bideoklip bat grabatzen.
Kamera bat bideoklip bat grabatzen.

Bideoklip[1] bat bideoz eginiko film laburra, kanta edo kideko musika-lan bat ezagutzera emateko, soinu horrekin eta lagungarri diren irudiekin egiten dena da.

Nola ikusi aldatu

Internet, telebista... bidez ikusi ditzakezu bideoklip bat. Youtube, Tik tok-en asko topatuko dituzu.

Bideoklip bat zuzenean edo ez zuzenean ikusi ahal da. Bideoklipak ez du definizio zehatzik baina Euskaltzaindia[2] dioenez: bideoz eginiko film laburra, kanta edo kideko musika-lan bat ezagutzera emateko, soinu horrekin eta lagungarri diren irudiekin egiten dena da bideoklip bat.

Bideoklipak oso famatuak dira eta ia sare sozial guztietan ikusi ahal ditzazkezu.

Efektu bisual elektroniko askorekin egin ohi dira.

Historia aldatu

 
MTV bideoklipak zabalduz hasi zen telebista kanalaren logotipoetako bat.

1980ko hamarkadan zabaldu zen bideoklipen erabilpena. Aldi berean, MTV (Music Television) kanala hauen inguruan sortu zen. 1979an, John Lack-ek eta Michael Nesmith-ek, Estatu Batuetan, kable bidezko lehen musika kanala sortzen saiatu ziren, baina 1981ko abuztuaren 1a arte ez zen lortu. Egun hartan, MTV-k lehen transmisioak egin zituen, baina soilik kanta britaniarrak transmititzen zituzten. Zehazki, transmititzen lehenengoa izan zen bideoklipa The Buggles-en Video Killed the Radio Stars izan zen, The Who, Rod Stewart eta The Rolling Stones taldeak jarraituta.

Publizitate-asmoa aldatu

Kanta bat saltzeko edo eragiteko eta abeslariaren edo taldearen irudia sortzeko edo sendotzeko helburua izan behar du. Nahiz eta hasiera batean publizitaterako sortuak izan, diru gai honen inguruan mugimenduan dabiltzan diru kantitate handiei esker, tresna hoberenak erostea posible izateaz gain, bideoklipen bidez jokabide erak, estereotipo sozialak eta kultura eta bizi erreferentziak sor daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. Bideoklip. 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. «Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).