TikTok
TikTok, Txinan Douyin izenaz ere ezaguna, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako app bat da. Iraupen laburreko bideoak (3 eta 60 segundu artekoak) egiteko erabiltzen da eta musika, animazioa eta bestelako efektu berezietarako aukera ematen du.[1] Liderra da Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.[2]
TikTok | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2016 |
Argitaratze-data | 2016 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Deskribapena | |
Oinarritua | Douyin (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Beijing Microbroadcast Vision Technology (en) |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | Zentsura blokeatu access restriction (en) |
Jasotako sariak | BigBrotherAwards (en) |
tiktok.com | |
ByteDanceren jabetzakoa, Douyin izenaz merkaturatu zen Txinan 2016ko irailean.[3] Geroago, 2017an, TikTok iOS eta Android bidez merkaturatu zen Txinako Herri Errepublikatik kanpoko merkatu gehienetan. Mundu osora (AEBetara barne) 2018an iritsi zen, urte hartako abuztuaren 2an Musical.ly-rekin bat egin ondoren.[4] 2020ko apirilean bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]
TikTokeko arrakastatsu handien artean, Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa biki gipuzkoarrak daude: elkarrekin duten kontuak (Twin Melody) 14 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare horretan.[7][8]
Historia
aldatuDouyin ByteDancek merkaturatu zuen Txinan 2016ko irailean. 200 eguneko epean garatu zen, eta kaleratu zen urtean 100 milioi erabiltzaile lortu zituen eta egunero mila milioi bideo baino gehiagoren ikustaldiak lortu.[9] Txinan Douyin izena mantentzen zuen, baina TikTok marka jaso zuen 2017ko irailean, nazioartean zabaltzen hasi zenean.[10] 2018ko urtarrilaren 23an, lehen postuan kokatu zen mugikorretarako doako aplikazioen deskargen artean, Thailandia eta beste hainbat herrialdetan.[11]
2018ko abuztuan Musical.ly-rekin batu ondoren, mundu osora iritsi zen, baita AEBetara ere; azaroan gutxi gorabehera 80 milioi aldiz desgargatu zen AEBetan eta pertsonaia ezagun ugari hasi zen bertan parte hartzen, besteak beste Jimmy Fallon, BTS, Lil Nas X, Billie Eilish, Tony Hawk edo Doja Cat.[12]
2020ko apirileko datuen arabera, aplikazioa bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Parth. (2020-04-19). «Zer da TikTok?» TechPlugged.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-05). «LAS REDES BAILAN AL RITMO DE LOS VIBRANTES SONIDOS DE CHINA» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) «Is Douyin the Right Social Video Platform for Luxury Brands?» Jing Daily 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) Alexander, Julia. (2018-11-15). «TikTok surges past 6M downloads in the US as celebrities join the app» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ a b Chapple, Craig. «TikTok Crosses 2 Billion Downloads After Best Quarter For Any App Ever» Sensor Tower Blog (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ a b «Tik Tok supera los 2 mil millones de usuarios» RedUSERS 2020-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Contenidos, D. N.. (2020-04-29). «'Twin Melody', las gemelas guipuzcoanas que arrasan en TikTok» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) «Twin Melody on TikTok» TikTok (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) Graziani, Thomas. (2018-07-30). «How Douyin became China’s top short-video App in 500 days» WalktheChat (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) «Tik Tok, a Global Music Video Platform and Social Network, Launches in Indonesia-PR Newswire APAC» en.prnasia.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) «thailand.shafaqna.com» Thailand News (News Reader) (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
- ↑ (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-11-20). «TikTok App Nears 80 Million U.S. Downloads After Phasing Out Musical.ly, Lands Jimmy Fallon as Fan» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).