Basurde-arraina Euskal Herriko kostaldean aurkitzen den arrain mota bat da.

Arrain honen izen zientifikoa Capros aper da. Capros-ek grezieraz basurde esan nahi du eta aper-ek latinez ere basurde esan nahi du. Izen hau du basurde itxura duelako.

Deskribapena

aldatu
 
Basurde-arraina.

Buruan begi handiak ditu eta mutur luze xamarra. Luza daitekeen aho bat du, luzatuta dagoenean hodi itxura duena. Erronbo itxurako gorputza du.

Bizkarrean hegats bat du, buztanean beste bat, bularraldean bi eta sabelean beste hainbat.

Kolore arrosa edo laranja du eta gehienetan hiru marra ilun izaten ditu; bat begien atzealdean, bigarrena gorputzaren erdialdean eta azkena buztanaren ondoan.

Batzuetan arrek eta emeek kolore ezberdinak izaten dituzte.

Bizitokia

aldatu

Ozeano Atlantikoaren ekialdean bizi da, baina mediterraneoan ere aurkitu daiteke.

Hondo arrokatsuetan eta koral artean bizi den arren, hareazko hondoetan aurkitzea ere ohikoa da.

Elikadura

aldatu
 
Basurde-Arrainen taldea.

Krustazeo txikietaz elikatzen da. Moluskuak eta zizareak ere jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Mediterraneoan apirila eta ekaina artean ugaltzen da, baina Ozeano Atlantikoaren iparraldean bi hilabete beranduago izaten da.

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Sukaldaritzarako baliorik ez duenez, arrantzan harrapatutakoan berriz ere itsasora itzultzen dute. Arrantzaleek ez dute atsegin, askotan nahigabe asko arrantzatzen delako.

Ez du sukaldaritzarako balio, hau da, ohikoena ez jatea da.