Txikipedia:Erronbo

Erronboa lau aldeak (a) berdinak dituen paralelogramoa da. Erronboek ez dute angelu zuzenik edukitzen.
Erronboetan, diagonalak (D) perpendikularrak dira elkarrekiko; diagonalak angeluen erdikariak dira (hau da, angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen dute).
Erronboaren azalera diagonalen biderkaduraren erdia da.
Ezaugarriak Aldatu
- Lau aldeak (a) berdinak dira.
- Aurrez aurreko angeluak berdinak dira.
- Diagonalak (D) perpendikularrak dira elkarrekiko eta haien erdian gurutzatzen dira.
- Diagonalak gurutzatzen diren puntua erronboaren simetria-zentroa da.