Atletismoa aldatu

 
Nesken atletismo lasterketa bat da.

Atletismoaren barruan hainbat proba mota daude. Oso konplexua da hau atletismoaren ondorioz kirol asko sortu baitziren, adibidez: oinezko lasterketak (abiadura, distantzia ertaina, distantzia, hesi lasterketak, krosa, erreleboa...), jauziak (luzea, altua, jauzi hirukoitza, pertika). , jaurtiketak (pisua, xabalina, mailua...), martxa atletikoa, eta proba konbinatuak. Atletismoa diziplina asko biltzen dituen kirola onek. Kirol praktiken multzo honetan aurkariak abiaduran edo erresistentzian gainditzea da helburua, distantzian edo altuera handiagoan.

Kategoriak aldatu

Kirol honetan hainbat kategoria daude, eta adinaren arabera bereizten dira (, 16 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak, 20 urtez azpikoak...). Lehiaketa batzuk adinaren arabera bereizten badira ere, beste batzuk absolutuak dira, hau da, nahi duten guztiak lehiatu daitezke adina kontuan hartu gabe.

Pistak aldatu

 
Antonio Elorza (Donostia)

Egin daitezkeen probak ere pista-motaren araberakoak dira. Pisten barruan 3 daude (kanpoan, estalita eta kanpoan).

Aire zabaleko pistetan mota guztietako probak egin daitezke.

Pista estalitara dagokienez, jaurtiketa luzeak ezin dira egin lekuaren tamainagatik. Pistaz kanpo krosak egiteko izaten dira.

Oinetakoak aldatu

Kirol honetarako oinetako mota ezberdinak erabiltzen dira: iltzea duten zapatilak.

Proben arabera, iltze mota ezberdinak daude: batzuk salto egiteko, abiadura neurtzeko eta krosetarako.

Frogak aldatu

Lasterketak Ibilketa atletiko Jauziak Jaurtiketak Proba konbinatuak
Abiadura Iraupen ertain Distantzia luze Hesi eta oztopo Errelebo
60 m

100 m

200 m

400 m

800 m

1.500 m

3000 m

5.000 m

10.000 m

Mendi-kros

Erdi maratoia

Maratoia

60 m hesi

100 m hesi

110 m hesi

400 m hesi

3.000 m oztopo

4 x 100 m

4 x 400 m

20 km

50 km

Luzera jauzia

Jauzi hirukoitza

Altuera jauzia

Pertika jauzia

Pisu jaurtiketa

Disko jaurtiketa

Mailu jaurtiketa

Xabalina jaurtiketa

Pentatloi​a

Heptatloia (emakumezkoak)

Dekatloia (gizonezkoak)