Anna Maniren argazkia

Anna Modayil Mani, (1918 - 2001 ) Indiar Fisikari eta Meteorologoa izan zen. Thiruvithamkooren jaio zen eta Abuztuak 16ean hil zen Thiruvithamkooren 82 urtekin. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen meteorologia-tresneriaren arloan. Ikerketa koordinatu zuen, eguzki-erradiazioari , ozonoari eta haize-energiaren neurketei buruzko artikulu ugari argitaratuz . [1]

Bibliografia aldatu

Bere aita ingeniari zibila zen eta familiak ere kardamomoaren landaketa handi bat zuen. Txikia zenean irakurle amorratua zen ingelesez eta malayalamez irakurtzen zuen. Hasieran medikuntza ikasi nahi zuen baina fisika ikastea erabaki zuen. 1939an Madraseko Presidency College-n graduatu zen, fisikan eta kimikan lizentziatu zen.

1940an ikerketa beka bat lortu zuen Indiako Zientzia Institutuan. 1945ean bere doktoregoa aurkeztu zuen, bost ikerketa lanen egilea izan zen baina ez zioten eman, ez zuelako masterrik. Urte hartan bertan Britainia Handira joan zen ikasketekin jarraitzeko. Bertan tresna meteorologikoetan espezializatu zen, haien erabilera, kalibrea eta estandarizazioan jardun zuen gainontzeko herrialdeekin funtzionamendu sinkronorako.

1948an Indiara itzuli ondoren, Meteorologia Departamentuan sartu zen, 1953an zuzendari izendatu zuten. 1960ko hamarkadan ozono gas hori neurtzeko zunda diseinatu zuen. Ehun bat tresna meteorologiko ezberdinen metodoak estandarizatu zituen eta haien ekoizpena aktibatu zuen, eta horri esker Indiak datu oso zehatzak biltzea ahalbidetu zuen, zunda propioa izan zuen lehen herrialdeetako bat izanik. Munduko Meteorologia Erakundeak (MMO) ekarpen hori aitortu eta Ozonoaren Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuen. Munduko Meteorologia Erakundeak (MMO) ekarpen hori aitortu eta Ozonoaren Nazioarteko Batzordeko kide izendatu zuen. [2] [3]

Ekarpenak aldatu

Ekarpen garrantzitsuak egin zituen instrumentazio meteorologikoaren arloan. Ikerketak zuzendu zituen eta eguzki-erradiazioari, ozonoari eta energia eolikoaren neurketari buruzko artikulu zientifiko ugari argitaratu zituen. [4]

Erreferentziak aldatu

  1. Goldsmith, D.; Davis, M.. (1994-07). UTF-7 - A Mail-Safe Transformation Format of Unicode. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Goldsmith, D.; Davis, M.. (1994-07). UTF-7 - A Mail-Safe Transformation Format of Unicode. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. «anna mani - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. Goldsmith, D.; Davis, M.. (1994-07). UTF-7 - A Mail-Safe Transformation Format of Unicode. (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).