Txikipedia:2022ko Munduko Futbol Txapelketa

Messi kopa musukatzen (Gu gara autoreak).

Munduko Futbol Txapelketa 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 18ra Qatarreko hainbat hiritan ospatutako Futbol Txapelketa da. FIFAk antolatutako gizonezkoen Munduko Futbol Koparen hogeita bigarren edizioa izan zen. Azaroaren 20an lehehengo partiduak jokatzen hasi ziren eta abenduaren 18an finala jokatu zen.

32 selekziok hartu zuten parte Munduko Txapelketa honetan, eta talde fase baten bidez, non selekzio bakoitzak 3 partida jokatzen zituen, 16 onenak sailkatu ziren. Futbol taldeak elkarren aurka jokatzen zuten heinean, partidak galtzen zituzten taldeak kanporatuta geratzen ziren.

Argentina izan zen txapelduna, finalean 4-2 irabazi baitzion penaltietan egungo munduko txapeldunari, Frantziari, 3-3 berdindu ondoren. Guztira, hiru dira Argentinak irabazi dituen munduko txapelketak. Lehen aldia 1978an izan zen, bigarrena 1986an eta hirugarrena 2022an.

Maskota aldatu

   Ba al dakizu    

Maskota honen izena arabierazko hitz bat da, "jokalari oso trebea" esan nahi duena.

2022ko Qatarreko Munduko Txapelketako maskota ofiziala La'eeb da. Adinik ez duen eta energiaz eta baikortasunez beteta dagoen pertsonai hegalaria irudikatzen du. Maskota honek begi handiak ditu eta irribarre zabala, horrez gain mundu arabiarrean tradizionala den jantzi bat darama jantzita.

Lehiaketa-formatua aldatu

Lehiaketa honen formatua honako hau da: Munduko txapelketa hasieratik 32 selekziok jokatzen dute. Lehenengo txandan 4 selekzioko 8 talde eratzen dira, talde faseak deituak. Puntu honetan, selekzio guztiek denen aurka jokatzen dute eta talde bakoitzeko puntu gehien lortzen dituzten bi selekzioek hurrengo fasera pasatzen dira.

Hurrengo txanda honetan, selekzioek partida gehiago jokatzen dituzte berriro, baina ez dago berdinketa lortzeko aukerarik. Partidaren emaitza berdina bada, 30 minutu gehiago gehituko dira, "prorroga" deitzen dena. Luzapen honetan markagailua berdin gelditzen bada, selekzio bakoitzak 5 penalti bota beharko ditu. Penalti hauetan gol gehien sartzen dituen selekzioa sailkatuko da hurrengo fasera, aldiz, gol gutxien sartzen dituena munduko txapelketatik kanpo geratuko da. Partida lehenengo 90 minutuetan zehazten bada, irabazlea hurrengo fasera igaroko da eta galdutakoa kanporatua izango da.

Semifinalean galdutako taldeek hirugarren postua eta laugarren postua zehazteko partida bat jokatzen dute.

 
Enzo Fernández 2022ko Mundialean.

FIFAko jokalari gaztearen saria aldatu

FIFAren Jokalari Gaztearen Saria munduko kopako jokalari gazte onena aitortzeko sortu zen, eta hori lortzeko ezinbesteko betekizunen artean dago lehiaketaren unean 21 urte baino gutxiago izatea.

2022an Enzo Fernándezek, jokalari Argentinarra, izan da honen irabazlea.

   Ba al dakizu    
Mbappe, munduko txapelketako golegilerik onena izateaz gain, FIFAko txapelketako golegilerik onena da.

Urrezko Bota aldatu

Urrezko Bota, sari bat da eta Munduko Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariak irabazten du. Bigarren golegile onenak Zilarrezko Bota irabazten du eta hirugarrenak Brontzezko Bota.

2022ko Munduko txapelketan Kylian Mbappé izan da sari hau irabazi duena, zilarrezko bota Lionel Messik irabazi du eta, aldiz, brontzezko bota Olivier Giroudek.

 
Emiliano Martinez, "Dibu", Arginta vs. Mexiko partidua, 2022ko Mundialean.

Atezain onena aldatu

Urrezko Eskularrua Munduko Kopako atezain onenaren saria da, eta atezain guztiak ebaluatzen ditu lehian zehar egindako jardueretan oinarrituta

2022ko Munduko txapelketan Emiliano Martinez izan da sari honek irabazi duena, jokalari Argentinarra.