Ireki menu nagusia


Txerepovets[1] (errusieraz: Череповец) ipar-mendebaldeko Errusian dagoen Vologda oblasteko ibai-portua eta hiririk handiena da. Sheksna ibaiaren ertzean dago, Ribinskiko urtegitik hurbil[2], Vologdatik 115 km mendebaldera eta Moskutik 375 km iparraldera. 2010ean 312.310 biztanle zituen[3].

Txerepovets
Errusiako udalerria
Октябрьский мост в Череповце с птичьего полёта.jpg

Txerepovets bandera

Txerepovets armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Vologda oblasta
Barrutia Ipar-mendebaldea
Geografia
Koordenatuak 59° 08′ 00″ N, 37° 55′ 00″ E / 59.133333333333°N,37.916666666667°E / 59.133333333333; 37.916666666667Koordenatuak: 59° 08′ 00″ N, 37° 55′ 00″ E / 59.133333333333°N,37.916666666667°E / 59.133333333333; 37.916666666667
Txerepovets hemen kokatua: Errusia
Txerepovets
Txerepovets
Garaiera 100-130 metro
Demografia
Biztanleria 312.310 biztanle
Eremua 120,9 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 8202
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Hiriaren hasiera 1360. urtean bi monjek sortutako monasterioa izan zen, baina mendeetan zehar, merkataritza-, produkzio- eta garraio-gune garrantzitsu bihurtuz joan zen. 1777. urtean Katalina II.a Handiak hiri-izendapena eman zion.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Txerepovets)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.4 6.7 16 26 32.2 33.7 35.7 36.2 27.8 22.5 11.4 8.5 36.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -6.6 -5.7 0.6 8.5 16.5 20.4 23.1 20.2 14.2 6.9 -0.9 -5.9 7.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -10 -9.7 -3.8 3.4 10.5 14.9 17.5 14.7 9.4 3.6 -3.5 -7.9 3.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15 -15 -10 -1 4 9 12 10 5 0 -5 -11 -1.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -48 -38 -35 -21 -12 -2 2 1 -6 -22 -32 -40 -48
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 37 38 31 45 76 72 77 57 59 54 55 647
Iturria: [4]


BiztanleriaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1897 1926 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
6 900 21 000 32 000 92 000 189 000 265 700 310 500 311 869 312 310

EkonomiaAldatu

Errusiako ipar-mendebaldeko industria-gune garrantzitsua dago Txerepovets hirian (altzairugintza, metalurgia, ontziolak, kimika industria, papergintza); besteak beste, Severstal lantegi siderurgiko handia dago bertan. Industriarekin batera, merkataritza ere garrantzi handikoa da[5].

ErreferentziakAldatu