Txantxarreka gaztetxea

Txantxarreka gaztetxea[1] Donostiako Antigua auzoan dagoen gaztetxea da. 2011 urtean hasi zen proiektu honen ideia, eta Donostiako udalarekin harremanetan jarri ondoren, Heriz Pasealekuan hutsik zegoen eraikin bat lortu zuten 2013ko udan.

Txantxarreka gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′44″N 2°00′08″W / 43.31214212°N 2.00214221°W / 43.31214212; -2.00214221
Map


Historia aldatu

Orduan ekin zioten lanari hainbat eragileren laguntzaz, horien artean Antiguako Jai Batzordea, Antiguotarrak Dantza Taldea, Auskalo Aisialdi Taldea, Antiguoko Gazteak (Gazte Asanblada), Ernai Antiguo, Talde feminista, Luberriko ikasle abertzaleak, GKK eta Ahal-Dugu Podemos Antiguo. Ordutik hainbat ekimen antolatzeaz gain, beste aisialdi eredu baterako bidean alternatiba bat eskaini dute. Gaztetxearen helburua Antiguoko gazteen bilgune eta euskarri guztietako proiektuen sustatzaile izatea da.

Proiektuak aldatu

  • Liburutegia: gaztetxeko liburutegia bigarren pisuan dago kokatuta. Guztira, ehun bat liburu daude edonorentzat eskuragarri, bai gaztetxean bertan irakurtzeko edota etxera eramateko. Liburuez gain, aldizkari, fanzine eta dvd-ak ere badaude.
  • Zineforuma: Gaztetxean zineforumak edota zine-zikloak egiteko aukera edonork du gaztetxearen posta elektronikora idatziz.

Tailerrak aldatu

Tailerrak ere egiten dira Txantxarrekan.  Gaztetxeak bere ibilbidea hasi zuenenetik hainbat tailer antolatu dira: txalaparta ikastaroa, dantza ikastaroa, argazkigintza tailerra, etab.

Edonork horrelako tailer edo egitasmo bat antolatzea posible du, gaztetxearekin harremanetan jarriz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Txantxarreka Gaztetxea» Txantxarreka Gaztetxea (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).

Kanpo estekak aldatu