Txantiloi:Gertaerak/9/7
- 1821- Simon Bolivarren buruzagitzapean Kolonbia Handiko Errepublika (irudian) ezarri zen, gaur egungo Kolonbia, Venezuela, Panama eta Ekuador hartzen zituen herrialdea.
- 1909 - Erreala futbol taldea sortu zuten Donostian.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak Londresen aurkako airezko erasoak hasi zituen.
- 2012 - Irungo Arkeolan fundazioak burututako dendrokronologia azterketen ondoren 2002an Galesko hegoaldeko kostaldean dagoen Newport udalerrian topatutako XV. mendeko itsasontzia Euskal Herriko ontziola batean eraiki zela baieztatu zen.