Txantiloi:Gertaerak/4/27
- 711 - Rodrigo errege bisigodoa baskoien aurkako gudan zegoen bitartean Tarik ibn Zijad Tarifara heldu zen 7.000 gizonekin eta Iberiar penintsularen okupazioa hasi zuten.
- 1848 - Esklabotza desagerrarazten zuen Dekretua aldarrikatu zuten Frantzian.
- 1945 - Bigarren Mundu Gerra: Partisano italiarrek Benito Mussolini atxilotu zuten Dongon soldadu alemaniarrez jantzita ihes egitera zihoala.
- 1961 - Sierra Leona Erresuma Batutik independizatu zen.
- 2005 - Airbus A380 superjunboak (irudian) bere lehen hegaldia egin zuen.