Txantiloi:2017-19 Nabarmendutakoa

Gales (galesez Cymru, ahoskera: ; ingelesez Wales), Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat da (besteak Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira). Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsulan dago. Ingalaterra du mugakide ekialdean, honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, iparralde eta mendebaldean Irlandako itsasoa (galesez Môr Iwerddon) du, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy), eta hegoaldean, berriz, Bristolgo kanala.