Txantiloi:2016-47 Nabarmendutakoa

Bosniako gerra gaur egun Bosnia eta Herzegovina den lurraldeetan 1992ko apirila eta 1995eko abenduaren artean jazotako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Gerran zenbait alde egon ziren, baina nagusiak Bosnia-Herzegovinako errepublikako indarrak eta euren buruak aldarrikaturiko serbiar eta kroaziar entitateak izan ziren, Bosniako Serbiar Errepublika (Republika Srpska) eta Herzeg-Bosnia. Bi entitate hauei, babes politiko eta militar handia eman zieten Serbia eta Kroaziak, hurrenez hurren.