Txantiloi:2013-14 Nabarmendutakoa

¿Por qué no te callas? (euskarara itzuliz gero, Zergatik ez zara isiltzen? edota Zergatik ez duzu ahoa ixten?) Espainiako errege den Joan Karlos I.ak 2007ko azaroaren 10ean botatako esaldia da; Hugo Chávez Venezuelako presidenteari zuzendu zion Santiagon (Txileko hiriburuan) ospatu zen Estatuburuen eta Gobernuburuen XVII. Goi Bilera Iberoamerikarrean. Esaldia Hugo Chavezek Jose María Aznar presidenteari faxista deitutakoan bota zuen Espainiako Erregeak. Hain zuzen, Hugo Chávezek Aznarren gobernuak 2002ko Venezuelako estatu-kolpea sustatu eta aldeztu izana leporatzen zion. Esaldiak sekulako oihartzuna eta eragina izan zituen gizartean eta Interneten, imitazio, iseka, parodia, telebista-programa edo telefono mugikorretako tonuen gai nagusi bihurtu zelarik eta Argentinako telebistako saio bati ere izena eman zion.