Txantiloi:2012-51 Nabarmendutakoa


Getaria Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko udalerri bat da, itsasbazterrean kokatua. Iparraldean Kantauri Itsasoa du, ekialdean Zarautz mugakide du, mendebaldean Zumaia, hegoaldean Aia, Aizarnazabal eta Zarauzko hainbat kokaleku txiki. 2011n, 2.666 biztanle zituen.

Getaria Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizon ospetsuaren jaioterria da, munduari bira osoa eman zion lehen gizasemea. Euskal Herriko kostako turismogune ezaguna da, Getariako Txakolinaren sorleku nagusia. Bertan dago San Anton mendi ezaguna, antzinako uhartea, XV. mendean gizakiak istmo baten bidez lehorrera lotu zuenetik erdiuharte bihurtua.