Txantiloi:2012-29 Nabarmendutakoa

Irlanda edo Irlanda uhartea (ingelesez Ireland, irlanderaz Éire, eskozieraz Airlann eta latinez Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlanda Britainiar uharteetako bat da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, uharte handiena den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik. Politikoki Irlandako estatu subiranoa edo Irlandako Errepublika, uharteko lurraldearen bost seirenen gain agintzen du, gainontzeko ipar-ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako (Erresuma Batuaren zati) administraziopean dagoelarik.

2006. urtean uharte osoko populazioa gutxi gorabehera 6 milio biztanletakoa zen, hauetatik 4,5 milioi Irlandako Errepublikan bizi ziren eta gainontzeko 1,75 milioi Ipar Irlandan. Honek 1960ko hamarkadan eman zen irlandar historia guztiko populazio mailarik baxuenaren hazkuntza bat suposatu zuen, halere oraindik XIX. mende erdialdera Gosete Handia jazo aurretik uharte osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik nahiko urruti dago.