Txantiloi:2009-48 Nabarmendutakoa

Errusiar Inperioa (errusieraz Российская Империя, Россійская Имперія 1918 aurreko idazkeran) Errusiak 1721 eta 1917 bitartean jasotzen duen izena da. Europa, Asia eta Amerikako (Alaska) lurralde handiak hartu zituen, Errusiar Tsarerriaren oinordeko sistema politikoa izan zelarik.

Errusia Inperial izenak, Petri I.a Errusiakoak hasitako Itsaso Baltikoa eta Ozeano Barea ren artean aurkitzen diren lurraldeen konkistatik, azken tsarra izan zen Nikolas II.a Errusiakoaren erregealdiraino eta 1917ko Iraultzaraino hedatzen den errusiar historiaren garai kronologikoa izendatzen du.