Txantiloi:2009-20 Nabarmendutakoa

Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz eta barruti batez osaturiko herrialdea da. Hiriburua Washington da (ingelesez Washington DC).

50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, baditu beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte.

Munduko hirugarren herrialderik handiena da biztanleriari dagokionez, Indiaren eta Txinako Herri Errepublikaren atzetik. Gaur egun 309 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan. Gainera, munduko kultura aniztasun gehien eta immigrazio gehien duen herrialdea da, ondorioz, hizkuntza ugari hitz egiten dira bertan.